Bi aste daramatza bakarrik baina Joseba Llorente bikain moldatzen ari da. "Talde izugarria aurkitu dut, ilusio handiarekin eta lan egiteko gogotxu dagoena", esan du gaur goizeko entrenamenduaren ostean. Iaz igoera lortu zuten jokalariek aurtengo taldean jarraitzen dute: "Iaz beraien gaitasuna frogatu zuten eta aurten berdin jarraituko du. Aldagela honek asko balio du, Lehen Mailan ere".