Zubietako jarduerak ohizko martxa berreskuratzen du pixkanaka, udako oporrak eta gero. Eta Realak Gazteen Mailan (Jubeniletan) dituen bi taldeek eta nesken taldeak aurredenboraldia hasi dute gaurko arratsalde bertan: Jagoba Arrasatek zuzentzen duen Ohorezko Mailakoa, z5 zelaian, eta Easo edo Iñigo Cortesek entrenatzen duen Liga Nazionalekoa, z4 zelaian. Neskak, bitartean, z2 zelaian aritu dira. Aurretik, Realaren Kontseiluak ongietorria eman die.