Realak 2010-11 denboraldirako bere ekipamendu berria aurkeztu egin du gaur arratsaldean Anoetako Palkuan. Xabi Prieto, Joseba Llorente, Gorka Elustondo eta Alberto de la Bella modelo bezala aritu direlarik. Astore enpresak egin ditu diseinuak berriro txuri urdinentzat. Gipuzkoako Foru Aldundia eta Kutxa dira kamisetako babesleak. Realaren dendan abuztuaren 13tik aurrera egongo dira salgai.